Denon artean, handira!

Euskalerria Irratia

Euskalerria Irratia egoitza handiago batera lekualdatu da, proiektu zabalago batekin, komunitate sendoago batentzat. Handikeriarik gabe, baina erreakzio garaioi ausardiaz eta kemenez aurre egiteko prest, komunitatearekin eta komunitatearentzat.

Euskalerria Irratiak 28 urte eman zituen lizentziarik gabe. Horrek bere zama bistakoak ekarri zituen, baina baita onura handi bat: aurrera egin ahal izateko denon artean garatu genuen komunikabide eredu profesional bezain komunitarioa. Urte asko erresistentzian, erresilientzian, larre motzean. Bazen garaia handira jotzeko.

DENON ARTEAN ETA DENONTZAT

Proiektu berriaren adar guztiak behar bezala garatu ahal izateko zein egitasmoa, politika instituzionalaren gorabeherez harago, independentea eta egonkorra izan dadin, 400 bazkide gehiago behar ditugu. Egun 900 gara eta 1.300 izatera iritsi nahi dugu. Handira, komunitatearekin eta komunitatearentzat.


ZURE EKARPENA, INOIZ BAINO EMANKORRAGOA

Mezenasgo Foru Legeari esker, zuk 50 euro jarrita, guk 250 euro jasoko ditugu (%80ko dedukzio fiskala baituzu, baldin eta zergak Nafarroa Garaian ordaintzen badituzu). Ez bazara, egin zaitez bazkide eta baldin bazara animatu ingurukoak bazkidetzera hemen.


ZERBITZU GEHIAGO

Irratia izatetik proiektu komunikatibo multimedia izatera egiten ari gara jauzi, euskaldunoi zerbitzu gehiago eta hobeak emateko:

  • Irrati emisio ordu gehiago (FM 98.3n zein on line)
  • Atari digital berritua (otsailetik aurrera)
  • Bideopodcast gehiago (lautik zortzira)
  • Ikus-entzunezkoak (Mobile Journalim edo kale kazetaritza)
  • Kultur-emanaldiak
JAUZIA NAFARROA HEGOALDERA

Iruñerriko gaurkotasuna ez ezik Agerrekoa ere landuko dugu. Erriberan, Tafallaldean, Lizarraldean eta Zangozaldean berriemaile sare profesionala osatzeko proiektua dugu bertako eragileekin elkarlanean, euskarazko tokiko hedabiderik ez duten eskualdeei zerbitzua emateko.

EGOITZA IREKIA 

Iruñeko bihotzeko egoitza berria komunitate osoaren zerbitzura egonen da. Kale Nagusian, euskaldunontzako plaza bat.

  • Gizabanakoentzat: Kultur zikloa urritik abendura, eta liburu zein disko aurkezpenak urte osoan.
  • Eragileentzat: Gure plato-estudioan edukiak eta podcastak sortzeko aukera.
EUSKALDUNON HIRI BURUZAGIA

Iruñeko Karrika Nagusian gertatzen ari denak ez du parekorik Euskal Herrian. 54 zenbakiko eraikinean egonen da Euskalerria Irratia. Horretan bertan, Alde Zaharreko Sare Kounitarioaren jantoki komunitarioa, Fraktal proiektua eta REASeko hiru kooperatibna. Alboan, Katakrak. Parean, Txalaparta. Hurbil, kale berean, Antartika, Paris 365en denda eta beste hainbat.

Elkartasuna, engaiamendua eta, gehienetan, euskara ere oinarritzat dituzten pertsonak mugitzen dira haien inguruan, Kale Nagusian, erran nahi baita Alde Zaharraren sarrera nagusian, topo eginez, ideiak zein proiektuak, partekatuz. Horrek hiri baten nortasuna zizelkatu egiten du, esan gabe doa, onerako. 

Eta hori gutxi balitz, Kale Nagusitik hurbil daude Berriaren egoitza berria, Zaldiko Maldiko elkartea, Laba, Karrikiri. Bistan da erreakzio garaion aitzinean denon artean handira egiten ari garela. Bistan da XXI. mendean ere, Iruñea euskaldunon hiriburuzagia dela. 

Egin zaitez bazkide!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!