Oskar Alegria: “Inork ez du guztiz ezagutzen Oteiza, agorrezina da”

Euskalerria Irratia

Jorge Oteizaren figura «desokupatu» nahian egin du Oskar Alegriak 'Hamalau gau' bere azken filma, Donostiako Zinemaldian estreinatu berri dena

Oteizaren 14 apostoluak oinarri hartuta, 14 gauetan murgildu da Oskar Alegria zinemagilea, Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den pelikulan. Hamalau gau, EITBrako proiektua da, Zabaltegi-Tabakalera sailean proiektatu dena. Arantzazuko santutegiko frisoan diren hamalau apostoluen multiplikazio baten modura, hamalau gau erakutsi ditu bere filmean eta bakoitzean artistaren alor desberdin bat jorratzen du. “Oteizaren figuratik gehien gustatzen zaidana da ate itxi bat dela. Bat zabaldu orduko, beste bat irekitzen da. Misterioa handitu egiten da beti”, dio Oskar Alegria zuzendariak. Musikak ere leku berezia du filmean. Iñar Sastre pianistak Arantzazuko organoan egindako piezak entzungo dira. Euskalerria Irratiko Guardasola saioan izan dugu gonbidatu Oskar Alegria zinemagilea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!