Eusko Ikaskuntzako bazkideentzako proposamena da eta asteazkenean izanen da Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Testuinguru historiko eta arkeologiko batetik abiatuko da txangoa: goizean Irulegiko aztarnategia bisitatuko dute Mattin Aiestaran aztarnategiko zuzendariarekin eta Juantxo Agirre Aranzadi zientzia elkarteko kidearekin. Arratsaldean Nafarroako Museora joanen dira Irulegiko eskua ezagutzeko. Gero Civivox Pompelon amaituko dute bisita Hiri baten sustraiak erakusketa bisitatuz.