June Miau pop abeslaria: kantuak eta katuak maite dituen abeslaria

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 7a

June Miau abeslari iruindarra da. Pop nostalgikoa jorratzen du. Orain, Bartzelonan bizi da. Euskarazko kantak sortzen hasi da. Euskalerria Irratian izan dugu Mendillorriko artista. 'Garen bakoitzean' abestia kantatu digu zuzenean eta bere estiloaz, euskal eszenaz eta bere proiektu berriez solastu gara. Sentimenduak dira nagusi bere hitzetan eta doinuetan.

June Miau kantari eta ekoizleak azaldu digunez "nostalgiatik, tristuratik sortzen dut eta nire arazo intimoak itxaropenez ongi kudeatzen laguntzen dit musikak". Erritmo urbanoak ere somatzen dira bere abestietan. Estetika bisuala eta performancea uztartzen ditu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!