Sorginen eta sorgin-ehizaren fenomenoa aztertuko dute NUPeko ikastaro batean

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 5a

Errealitatearen eta irudikatutakoaren artean: sorginak denboran zehar izeneko ikastaroa antolatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan irailaren 10 eta 11rako. Udako ikastaroen barruan sorginen eta sorgin-ehizaren fenomenora hurbildu nahi dituzte parte hartzaileak disziplinarteko ikuspegi batetik: historikoa, antropologikoa, etnografikoa, juridikoa eta artistikoa. Izen emateko epea zabalik dago. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Modernoa arlotik antolatu dute irailaren 10 eta 11rako sorgin eta sorgin-ehizaren inguruko Errealitateraren eta irudikatutakoaren artean: sorginak denboran zehar izeneko ikastaroa. Bi egunez ahaleginduko dira parte hartzaileen artean sorgin ehizaren fenomenora hurbiltzea begiada askotariko baten bidez: historikoa, antropologikoa, etnografikoa, juridikoa eta artistikoa, besteak beste. Fenomeno horrek historian izan zuen eragina aztertuko dute eta esanahiaz hausnartzeko aukera eskainiko dute. 

Ikastaroan izen emateko epea zabalik dago eta matrikula egin daiteke dagoeneko.  20 euro ordaindu behar dira eta informazioa webgunearen bitartez eskuragarri dago. Bi egunez zenbait hitzaldi egonen dira eta tartean azalpenak emanen dituzte Amaia Nausia Pimoulier historialaria, Alvaro Baraibar historialari eta NUPeko irakasle eta ikertzailea, Roldan Jimeno historialaria eta Leire San Martin La caza de brujas en Pamplona izeneko liburuaren egilea, besteak beste. Jeronimo de Ayanz eraikineko hitzaldi aretoan izanen da bi egunez ikastaroa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!