Sekta ultrakatoliko baten esku diren ikasleak babesteko neurriak eskatu ditu Lizarrako Udalak

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 30a

EH Bilduk eraman zuen gaia osoko bilkurara, Gesalatzako eta Deierriko udalek onartutako mozioetan oinarrituta. Proposamenak PSNren, Geroa Bairen eta Zurekinen babesa jaso du. Ordea, UPN eta PP abstenitu egin dira.

Nafarroako Gobernuak Maestro Ávila talde ultraerlijiosoak Argiñanon duen eskolaren auzian esku hartu dezan eskatzeko mozioa onartu du Lizarrako Udalak. Santa María de los Milagros izeneko zentroak 3 eta 18 urte arteko 55 ikasle ditu, eta Nafarroako hezkuntza-sistematik kanpo jarduten du. Egoera horrek kezka sortu du udalbatzeko gehiengoaren artean.

EH Bilduk eraman zuen gaia osoko bilkurara, Gesalatzako eta Deierriko udalek onartutako mozioetan oinarrituta. Proposamenak PSNren, Geroa Bairen eta Zurekinen babesa jaso du. Ordea, UPN eta PP abstenitu egin dira. Mozioaren erdigunean,  Maestro Avila sektaren eskuetan diren haur horien babesa dago. Mozioak, besteak beste, Nafarroako Hezkuntza eta eskubide sozialen departamentuei egoera argitzeko eta beharrezko neurriak hartzeko eskatzen dio mozioak.

Argiñanoko zentroak ez du Nafarroan irakasteko baimen edo aitortza ofizialik, eta AEBetako Michigan estatuko ikastetxe pribatu batekin duen hitzarmenaren bidez antolatzen ditu ikasketak. Hala ere, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak azaldu du Nafarroako Gobernuak ez duela jarduteko eskumenik: indarrean dagoen araudiak ez dio uzten ez zentroa ixtea, ezta zigorrik ezartzea ere.

Halaber, Maestro Ávila fundazioak Anderazko ikastetxe pribatu zaharraren eraikina erosi duela jakinarazi du, eta hezkuntza-jarduera bertara lekualdatzeko asmoa agertu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!