Mikel Lizaso: "Kolapso globalari aurre egiteko tiritak ipintzen jarraituko dugu"

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 22a

Eudald Espluga filosofo kataluniarrak 'Imaginar el fin' liburua idatzi du. Munduaren amaiera gertu dugula dio. "Gizartea kolapso egoeran dago". Mikel Lizaso irakasleari eskatu diogu adimen artifizialei galdetzeko benetako egoera apokaliptiko batean aurrean ote gauden. Lizasok azaldu digu erabateko amaierarik ez dutela iragartzen. Nahiz eta AEBetan eta Txinan sortutako adimen artifizialak izan oso proposamen antzekoak egiten dituzte: aberastasunaren banaketa, mundu digitalaren kontrol onuragarria, desinformazioa ekiditea eta trantsizio ekologikoaren alde egitea.   

Adimen artifizialaren iritziak bilduta Mikel Lizaso irakasleak ondorioztatu du ez dirudiela munduaren amaiera apokalipitiko baten aurrean gaudenik. "Gizakia ez da nolanahi desagertuko. Hondamendia gertu dugu batez ere aldaketa klimatikoak gogor segitzen badu". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!