"Eskaintza zabala antolatu dugu uda honetan, pertsona guztien beharretara moldatzeko". Erkuden Aristu, AEK-ko Iruñerriko arduraduna da eta hurrengo asteetan euskara ikasi eta hobetzeko aukera desberdinak aletu dizkigu. Oihane Alonso ikaslea da. Joan den urtean familia barnetegian hartu zuen parte, Adunan. "Esperientzia aberasgarria izan zen. Goizean klasean nengoen bitartean, nire seme-alabak jolasean ari ziren euskaltegiko monitoreekin. Arratsaldean berriz, denetariko jarduerak egiten genituen familia guztiak elkarrekin: postre txapelketa, hondartzar eta Leturia panderojolearen bisita ere izan genuen. Euskara ikastea eta familian egotea bateragarria da".
Arantzan berriz, ohiko barnetegiak antolatu ditu AEK-k, "euskaraz eguneko 24 orduetan bizitzeko". Urepelen ere egongo dira. Herritik edo hiritik ateratzeko aukera ez duenarentzat ikastaro trinkoak egongo dira, baita onile bidezkoak ere. Eta euskara ikasketak eta kirola uztartzeko, ikastaro ibiltaria uztailaren 19tik abuztuaren 1a arte.
Informazio guztia www.aek.eus atarian aurkituko duzue.