Ikusten denez, musikari emana bizi den gizona dugu. Baina ez pentsa afizio bakarra duenik. Fermin Iriarte pilotari profesionala izana dugu. Momentuz ez du pilotan jokatzeari uzteko asmorik. Historia eta istorioak ere gustuko ditu, batez ere bere herrikoak. Artxiboen bisitari, agiri zaharrak aztertzen aritzen da. Horren emaitza dira Zugarramurdiko kontuei buruzko liburu bat eta beste lan batzuk.