40 urte txantrearrak dantzarazten

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 5a

Txantreako Gaiteroak taldea 1986an jaio zen, auzoko erraldoiei laguntzeko helburuarekin. Egun 17 kide dira eta ekainaren 6an urteurren festa antolatu dute

Jaietako iratzargailuak dira, edota gau osoan parrandan geratu direnak etxeratzen laguntzen dutenak; erraldoi eta buruhandien lagun minak, dantzatzen jartzen dituzte gure oinak eta bere soinuak jai girora eramaten gaituzte. Gaiteroez ari gara, gaita eta danborraz zehazki. Txantrea auzoko gaitero bandak 40 urte betetzen ditu eta ekainaren 6rako egun osoko egitaraua prestatu dute ibilbide luze eta oparoa behar bezala ospatzeko. Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiora hurbildu zaizkigu Txantreako gaiteroak diren Beñat Lopez eta Julen Leuza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!