Ana Diez de Ure: “Frankismoaren aurkako Iruñeko lehen greba emakume langileek bultzatu zuten”

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 4a

Arrautzen prezioen igoerak emakumeen iraultza eragin zuen 1951ko maiatzean. Milaka pertsonek parte hartu zuten protestetan, lantegiak itxiarazi zituzten eta ehunka atxilotu egon ziren.

Iruñea, 1951. urtea. Frankoren diktadura betean. Beldurraren, eskasiaren eta errazionamenduaren urteak ziren. Orduan ere erosketa egiteak poltsikoa xahutzea zekarren. Eta oinarrizko elikagaien prezioek gorakada betean zeuden. Horien artean, arrautzena. Dozena, 12 pezetatik 17ra igo zen eta horrek hiriko emakumeen protestak eragin zituen. Zabalguneko merkatuan hasi ziren bat-bateko kexa horiek, bost eguneko greba bat piztu zuten. Lantegiak itxi ziren, protestak egon ziren eta ehunka atxilotu ere. Historiak, orain arte isilik mantendu ditu gertakari hauek, seguruenik emakumeen lidergoa izan zutelako. Orain, 75 urte eta gero, erakusketa bat ikusgai dago Zabalguneko Merkatuan, gertatutakoa ez ahazteko eta egiaztatzeko, hainbat hamarkada eta gero, prezioen bat-bateko igoera neurrigabeek ere indarrean daudela. Aurrekaririk gabeko protesta hauen inguruan hitz egiteko, Euskalerria Irratiko Irrintzi Plazara hurbildu da Ane Diez de Ure historialaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!