LAPIKO ARTEAN

Itxaro Zabaleta: “Mirari-dietak ez dira osasuntsuak eta kulpa sentimendua sor dezakete ezarritako helburuak ez badira lortzen”

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 4a

Uda iristear da. Oporrak hartzeko eta atseden hartzeko momentua da. Gehiago jateko eta edateko ere bai, aisialdirako denbora gehiago dagoelako. Itxaro Zabaleta nutrizionistak uda garairako gomendio osasuntsuak proposatu dizkigu.

Uda gainean dugu. Egunak luzeagoak dira, oporrez gozatzeko aukera dugu, mendira edota hondartzara txangoak antolatzen ditugu…. baina presio estetikoa areagotzen den garaian ere sartuko gara. Bikini operazioaz, mirari dietaz edota azkar argaltzeko proposamenez ari gara. Itxaro Zabaleta nutrizionistak hauen arriskuen inguruan ohartarazi digu: “Ez dituzte gure ohiturak aldatzen, ez dira osasuntsuak, errua sortu dezake gure helburua ez bada betetzen eta pisu galera azkarra lortzearen ondorioz, errebote efektua sortu dezake”. Beraz, horrelako mirari dietak alboratzea da lehenengo gomendioa. “Ez dugu presioa onartu behar. Bikini gorputza izateko gorputz bat eta bikini bat behar dugu, besterik ez”. Uda garaian praktikan jartzeko gomendio osasungarriak eman dizkigu Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan Itxaro Zabaleta nutrizionistak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!