Irati Diez eta Maddi Astigarraga: "Animalia espezieak bezainbeste lo egiteko modu daude"

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 3a

Irati Diez Virto zientzia dibulgatzaileak eta Maddi Astigarraga Bergara ilustratzaileak ‘Nola egiten dute lo animaliek?’ haurrentzako liburua kaleratu dute Sua edizioak argitaletxearekin

Animalia guztiok egiten ote dugu lo? Nola egiten dute lo gainerako animaliek? Zergatik egiten dugu lo? Eta zertarako? Jakin min honek eta galdera hauei guztiei erantzuna topatu nahian Irati Diez Virto zientzia dibulgatzaileak eta Maddi Astigarraga Bergara ilustratzaile zientifikoak, liburu ederra ondu dute Sua edizioak argitaletxearekin: Nola egiten dute lo animaliek?. Zutik, etzanda, uretan murgilduta, hegan, murtxikatzen duten bitartean… Loaren bidez, animalia ikusgarriak ezagutzeko aukera emango digu eta ezagutzen ditugun beste batzuk mirestera.

Ur azpian bizi diren animaliek nola egiten dute lo? Jaten edo hegan dauden bitartean lokartu daitezke ugaztun edota hegaztiek? Jakin al daiteke zer amesten ari diren olagarroek? Gur gertatzen zaigun bezala, espasmoak dituzte beste animalia batzuk? Galdera hauek erantzungo dizkigute Irati Diez Virtok eta Maddi Astigarraga Bergarak Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!