Denbora libre gehiago dugun garaietan pantailen erabilerak nabarmen egiten du gora. Gabonetan, Aste Santuan eta batez ere udan gertatzen zaigu. Pantailarik gabeko aisialdiaz gozatzeko arazo handiak ditugu. Honi aurre egiteko, Julen Linazasorok hainbat gomendio eta ariketa proposatuko dizkigu. Abiatu aurretik, gure pantailen erabilera neurtu beharko dugu. Sei urte arteko umeek ez lukete pantaila aurrean egon behar. Lehen Hezkuntzan dauden haurrek, egunean ordu bete eta Bigarren Hezkuntza ikasten ari direnek gehienez 2 orduz. Helduek aisialdi denboraren erdia pantailaren aurrean egiten badute, arriskutsua izan daiteke. Eta kasu askotan, denbora epe hori handiagoa da. Behin datua jakinda, asko dira hartu daitezkeen neurriak: pantailarik gabeko aisialdia (sukaldatu, josi, irakurri…), liburutegi, kiroldegi edota ludotekak bezalako baliabide publikoak erabiltzea, deskonexio uneak bilatu, etxean gaudenean mugikorra urrun eduki….