Irrintzi Peñak 75 urte

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 1a

Kirol elkarte bezala sortua, Sanferminetako peñak 75 urte bete ditu aurten. Euskalerria Irratiaren etxea den Irrintzi Dorrea edota Amaya Kirol Elkarteko igerilekuak martxan jarri zituen.

Iruñeko Irrintzi peñak 75 urte bete ditu. Hala ere, elkarte honen hastapenak aurkitzeko atzerago joan behar gara denboran. 1930ean, San Nicolas eliza ondoko hainbat gaztek Club Deportivo Irrintzi izeneko futbol taldea sortu zuten. Campana kaleko 9. Zenbakian kokatu zuten haien egoitza eta Gerra Zibilak eztanda egin zuen arte iraun zuen. 1940an birsortu zen taldea eta handik urte batzuetara Iruña futbol taldearekin batu ziren eta bi taldeetako jokalari eta jarraitzaileek elkarte gisa antolatzen hasten dira.

Urte haietako San Fermin jaietan, kuadrillatan eta kantuan atera ziren kaletik, musikarik gabe. Hain zuzen ere, hortik sortu zen peña bat sortzeko ideia. 1951n Irrintzi de Iruña izenarekin jaio zen Peña. Desadostasunak tarteko, 1955.enetik aurrera Irrintzi Peña izango da bere izena, orain arte mantendu duena.

Jaietako peña eta kirol elkartea izateaz gain, etxebizitzak bultzatzeko ekimena ere jarri zuten martxan. Horrela, Donibane auzoan Irrintzi Dorrea eraiki zen, egun Euskalerria Irratiko egoitza dena. Amaya Kirol Elkarteko igerilekuen sorreran eta parte hartu zuen peñak.

Egun, mendi taldea, eski taldea edota erraldoi eta buruhandien konpartsa daude elkartearen pean. 2026a urte berezia izaten ari da. Orain gutxi kultur astea antolatu dute eta aurtengo San Fermin jaietan ekitaldi bereziak ere antolatu dituzte.

Irrintzi Peñaren ibilbideaz eta ospakizunez solasteko Haritz Pascual Euskalerria Irratiko lankidea eta peñakidea gonbidatu dugu Irrintzi Plaza saiora.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!