Azkeneko asteetan lanpetuta ibili dira Aitor Gartzia, Irene Seminario eta Eider Etxeberria @lamutilhuertako kideak. Tomateak jartzen hasi dira, baita artoa, babarrunak, tipulak, babak, ilarrak edota kuiak.
Horrekin batera, Mendillori auzoan martxan jarri behar duten Herri Baratzaren sorrera ospatzeko jaia prestatzen daude buru-belarri. Ekainaren 13an izango da. Goizean, ekoizle desberdinen produktuak erosteko feria egingo da eta baita mahai ingurua ere, egiten duten lana gertutik jarraitzeko. Bazkaria eta gero, baratze-bingoa egingo dute. Musika, lantegiak eta animazioa ez da faltako. Gonbidatuta zaudete!