ERREBER

Mikel Eugi, ‘Mikkl’: "Nire barne korapiloak askatzeko erabiltzen dut musika"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 28a

24 urteko zubiritarrak ‘Gezurren dantzan’, bere bakarkako lehenengo abestia aurkeztu du

Txikia zenetik musika oso gertutik sentitu izan du Mikel Eugi, 24 urteko zubiritarrak. Bateria ikasi zuen, bere herriko abesbatzan hasi zen kantuan eta hainbat musika talde eta orkestraren parte ere izan da. Orain, bakarkako bideari ekin dio.

Udaberri arratsalde eguzkitsu batean aurkitu zuen inspirazioa eta barruan zituen amorru eta atsekabeak lau folio luzetan idatzi zituen. Gezurretan dantzan, bere lehenengo abestiak, harremanetan ematen diren faltsukeriaz hitz egiten du. Baita pozoitutako irribarreez ere. 18 orduz aritu zen kantuaren bideoklipa grabatzen, lagunez inguratuta.

Zortzi abesti sortu ditu eta ekainaren 11n entzun ahal izango dugu bigarrena, Aitona izenekoa. Gainontzekoak, pixkanaka kaleratuko ditu. Ez du disko fisikoa argitaratuko, egun plataformen bidez entzuten direlako abestiak.

Meatzari lanak egiten dituen, animaliaz inguratuta dagoen eta musikaz maiteminduta bizi den Mikel Eugi gonbidatu dugu Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saiora, bere lehenengo abestia ezagutzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!