"Botere judiziala politikan eragiten saiatzen da"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 28a

Amaia Izko abokatua eta EH Bilduko zinegotzi ohia Iruñean eta Iñaki Iriarte EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea eta UPNko parlamentari ohia gaurkotasun politikoaz hitz egiteko elkartzen ditugu. Botere judizialaren erabilera desegokiaz aritu gara. Lawfare fenomenoa mintzagai. Iriarteren ustez, "politikari guztiak saiatzen dira haien neurrira egokitzen diren epaileak gertu izaten". Izkok dio, egiturazko arazoa dela eta mekanismo demokratikoak sortu behar direla.

Polikaren judizializazioak ez du konponbide errazik haien esanetan. Aktualitateari erreparatuta, Zapatero jaunaren auziaz ere mintzatu gara. Amaia Izkok zera dio: "epailearen txostena irakurrita ez dago oinarririk, ez dago proba sendorik". Iñaki Iriarteren esanetan, kolpe izugarria da PSOE eta ezkerrrera dituen alderdientzat kasu hau. "Eskuinari bidea zabaltzen ari zaio"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!