PROIEKZIO-GELA

Adiskidetasun baten haustura Irlandako Gerra Zibilaren gerizpean

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 27a

Martin MacDonagh zuzendariak 2022an grabatutako Banshees of Inisherin filmaren inguruan mintzatu da Itsaso Jauregi Proiekzio-gelaren atal berrian

Martin McDonagh zuzendariak 2022an aurkeztutako Banshees of Inisherin filmak Inisherin izeneko fikziozko uharte irlandar bat du ardatz. Bertako bi gizon dira protagonistak, haien artean oso desberdinak direnak: Colm (Brendan Gleeson), joera depresiboak dituen musikaria, eta Padraic (Colin Farrell), gizon ezjakin baina onbera. Aipatu behar da "banshees" hitzak Irlandako mitologian heriotza iragartzen duten espektroei egiten diela erreferentzia.

1920ko hamarkadan girotuta dago filma, Irlandako gerra zibil betean; hondoko oihal gisa agertzen da gerra, eta pertsonaiek, fikziozko Inisherin uhartean bizi direnek, urrutitik begiratzen eta entzuten dituzte leherketak eta borroka. Inisherinen, zibilizaziotik urrun dagoen uhartean, herri txiki, triste eta gris bat dagu, eta han bizi dira aspalditik lagunak diren Pádraic eta Colm. Gatazka hasten da Colmek Padraic bazter batean uzten duenean. Padraic-ek ez zuen hori espero, noski. Musikariak onartzen du horrela aritu dela jada bere laguna izan nahi ez duelako: erantzun zuzena eta mingarria. Erantzun honek Padraic suntsituta uzten du, eta harreman haustura batean ohikoak diren galderak egiten dizkio: zer egin dut gaizki? zergatik gertatu da? Baina Colmen jarrera eta erantzuna sinplea da: "Ez zaitut gogoko".

Filmak 20 minutu baino ez ditu eskaintzen egoera horren zergatiak azaltzeko, eta gai nagusiari erreparatzen dio: hausturaren ondorioei, bi protagonisten arteko bereizketa egiten hasita. Colm gizon zuhurra da, eta heriotzaren beldur denez bere ondarea eraikitzea da bere asmo bakarra, bere musika hurrengo belaunaldiek ezagutzea eta bere izena ez ahaztea; bestalde, Padraic pertsonaia xumea da, apala, bakarti samarra, eta Colm eta bere arreba dira bere lagun bakarrak; bere kezka bakarra garagardo on bat hartzea da, jatea, eta bere astoa Jenny ongi egon dadin saiatzea. Testuinguru horrekin guztiarekin, kide ohiarekiko hausturak tristura eta bakardadearen beldurra pizten dion.

Zuzendariak gidoia ere idatzi du, eta harreman pertsonal batetik egoera unibertsal batera eramaten du istorioa: Irlandako Gerra Zibila irudikatzen du bere pertsonaiekin. Padraic herriko gazte bat ezagutzen du, Dominic, idealista eta pobrea dena; bitartean, Colm gazte horren aitarekin elkartzen da tabernan, polizia krudela, botere autoritarioaren irudikapena. Gainera, Colmek mespretxu eta nagusitasun sentimendu batekin ikusten du bere lagun ohia; bere ustez interesgarriak ez diren pertsonekin elkartzen delako, eta bien bitartean, bera poliziarekin eta musikariekin erlazionatzen da bakarrik. Beraz, Irlandako gerra zibila ez dago apaingarri gisa. Pertsonaiak gatazka zuzenean bizitzen ari ez badira ere, gerra zibil beraren sinbolo dira: hurbileko lagunen arteko etsaitasuna.

Padraicen zalantzak eta beldurrak etsaitasun bihurtzen dira, eta horrek Colm izorratzen du. Jada ez da nahikoa bere lagun oihari esatea ez duela berarekin hitz egin nahi, mehatxu sendoago bat behar du: azkenean Colmek esaten dio Padraicek hitz egiten dion bakoitzean hatz bat moztuko duela, nahiz eta horrek bere musika ibilbidea oztopatu. Padraic hasieran ez du sinesten, baina berehala ikusiko du Colmen mehatxua benetakoa dela. Kutsu dramatikoa duen istorioa da, baina zuzendariak ere umorea erabiltzen du ustekabeko uneetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!