François eleberrigile misantropoak krimenen istorio zirraragarriak idazten ditu -Agatha Christieren eta La Pimpinela Escarcaren arteko nahasketa bat-, baina bere eleberrien kapa eta ezpatazko irudimenezko mundutik kanpo, bizitza ez da inondik ere zirraragarria. Bere emaztea, Colette, Sorbonako irakaslea eta Alfred Hitchcocken mundu osoan aditua, aspertuta dago François pijaman bere apartamentuan eserita ikusteaz eta bere ikasleekin ikusten dituen film klasikoen zirrara oroitzen du. Colette bere bizilagun bitxiak emaztea hil duela susmatzen hasi denean, bikotearen bizimodu lasaia erabat aldatu da eta bien arteko harremana, geldi zegoena, bat-batean berpiztu da.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Le crime du 3e étage filmaren inguruan.