Non begia, han gezia: arkulari fina da Eider Castañeda. Ez dakigu buru gainean sagarra jarriko bagenu asmatuko lukeen, baina dakiguna da aurten Nafarroako txapeldun izan dela, eta joan zen asteburuan Espainiako Txapelketa lehiatu zuela. Castañedak 3D modalitatean dihardu nagusiki; bertan, arkulariak aire librean aritzen dira, inguru naturaletan sarri, eta hiru dimentsioko elementuak izaten dituzten jomugan. Arku ezberdinak erabili daitezke, eta gure gonbidatua egurrezko arku tradizionalarekin aritzen da. Arku tiroaz eta bere ibilbideaz solastu gara Eider Castañedarekin.