Torturak pairatu dituztela aitortu die beste zortzi pertsonari Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 26a

Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak beste zortzi pertsonari aitortu dizkie torturak: Kepa Vales, Paco Sola, Pello Iraizoz, David Abarzuza, Iñaki Urteaga, Gorka Urteaga, Xabier Sagardoy eta Amaia Elkanori. Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak eman dute azken aitortza hauen berri. Guztira, ahien datuen arabera 137 pertsonari aitortu zaie indarkeria politikoaren biktima.

16/2019 Foru Legearen baitan beste zortzi pertsonari errekonozitu die Nafarroako Gobernuak torturak pairatu izana: Kepa Vales, Paco Sola, Pello Iraizoz, David Abarzuza, Iñaki Urteaga, Gorka Urteaga, Xabier Sagardoy eta Amaia Elkano dira. Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak eman du horren berri aste honetan eta gaur jakinarazi dute Torturatuen Nafarroako Sareak eta Egiari Zor Fundazioak: "Ebazpen hauek urrats garrantzitsua dira estatu-indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina agerian uzteko eta urte luzez ukatu edo isilarazi diren errealitateak aitortzeko". 

Oharra argitaratu dute bi talde horiek eta gaineratu dute Nafarroan eta Euskal Herri osoan Estatuak eragindako giza eskubideen urraketa larriak argitzen jarraitzea ezinbestekoa dela egia, justizia, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak eta memoria osoa oinarri izanen dituen etorkizuna eraikitzeko. Azken ebazpen hauekin 137 pertsonari aitortu zaie Foru Legeari esker eta Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordea egiten ari den lanari esker indarkeria politikoaren biktima izan direla. 

Torturak pairatu dituztela errekonozitu dituzte ofizialki: 

  • Kepa Vales Garcia, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1970 eta 1971ean
  • Paco Sola Díaz, Espainiako Poliziak torturatua 1975 eta 1982an
  • Pello Iraizoz González, Guardia Zibilak torturatua 1988an
  • David Abarzuza Caballero, Guardia Zibilak torturatua 1996an eta Espainiako Poliziak 1997an
  • Iñaki Urteaga Arduya, Guardia Zibilak torturatua 2000an
  • Gorka Urteaga Arduya, Guardia Zibilak torturatua 2000an
  • Xabier Sagardoy Lana, Guardia Zibilak torturatua 2008an
  • Amaia Elkano Garralda, Espainiako Poliziak torturatua 2009an

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!