Luar Gartzia eta Mikel Berastegi: “Niarawa musika talde bat baino komunitate bat da”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 20a

Niarawa Batukada 2014an sortu zen eta ehun pertsona baino gehiago pasa dira taldetik urte hauetan guztietan

Azkeneko urteetan oso ohikoa da herri festetan zein manifestazio eta protestetan batukada soinuak entzutea. Afrikako perkusio-tradizioetan ditu sustraiak. Historialari zenbaiten arabera, danbor taldeak Afrikako jai herrikoietatik datoz, eta esklabotza garaian Brasilera iristen dira adierazpen kultural, protesta eta erresistentzia modu gisa. Manifestazio afro-brasildarra da beraz, Rio de Janeiron sendotua, eragin afrikar, portugaldar eta indigenak konbinatzen dituena, samba eta inauterien bihotz erritmiko bihurtuz. Danborren erritmoa eta espazio publikoetako ospakizun komunitarioa lotzen dituen kultur fusioa da.

Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan Niarawa Batukada Taldeko kideak izan ditugu gonbidatu. 2014an sortu zen eta ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte urte guzti hauetan. Luar Gartzia eta Mikel Berastegirekin batera batukadaren fenomenoaz mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!