Gorputzaren, bizitzaren eta lurraldearen autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatu dituzte, atzo, iruñeko udaletxe plazan egindako elkarretaratzean. Giza duintasuna bermatzen duten askatasunak edo beste batzuk urratzen dituztenen zigorgabetasuna ere arbuiatu dute. Pertsona disidenteen eta arauz kanpoko bizimoduen errekonozimendua eta batasuna bilatzen ari dira, pertsona guztiok berdintasunez bizitzeko, adierazteko eta harremanak izateko, adierazi dute.
Gogoratu dute gainera, 1990era arte Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasun mentaltzat joa zuela homosexualitatea: osasun mentalen zerrendatik kendu urte horretan kendu zuten, duela 36 urte.