Haur eta nerabeen %80k osasuntsuak ez diren elikagaiak eta edariak kontsumitzen dituzte, tartean edari energetikoak. Eta edari energetikoak edateak eragina du loaren kalitatean, psikologian, jarreretan eta bihotzeko gaitzetan.
Hori kontutan hartuta, Madrilgo Gobernuak iragarri zuen 16 urtez azpikoei edari energetikoak sartzea debekatzeko araudia abiatuko dutela. Ehun mililitroko 32 miligramo kafeina dituzten edarietan, 18 urtetik azpikoetara zabalduko dute debekua.
Itxaro Zabaleta nutrizionistarekin edari energetikoen ondorio eta kalteen inguruan mintzatu gara Irrintzi Plaza saioko Lapiko Artean atalean.