Europako Txapelketako zilarrezko dominak aho zapore gazi gozoa utzi zion Naroa Arrasateri, urrea lortzeko saiakeran lesioa izan baitzuen ukondoan. Orain, halabeharrez, geldi egon beharko du, baina azkenaldian lortutako emaitzek lasaitasuna emango diote ziurrenik. Arrasatek 23 urte ditu bakarrik, eta denbora gutxi darama halterofilian buru belarri. Hala ere, dagoeneko bi aldiz igo da podiumera Europako Txapelketa Absolutuan, eta estatu mailako marka guztiak apurtu ditu. Bada, Kirolerrian Atarrabiako pisu altxatzailearekin mintzatzeko aukera izan dugu.