1976.urteko maiatzaren 9. Montejurran, Karlistek ohikoa zuten ekitaldia ospatu behar zuten beste behin. 1939an hasi ziren mendi tontorrera igotzen eta ekitaldi politikoa egiten. Baina 1969an, norabide aldaketa eman zen ekitaldian, frankoren aurkako mugimendu karlistak protagonismoa hartu zuelako. Aurreko urtean Karlos Hugo Borboikoa Espainiatik kanporatu zuen Francok eta Juan Carlos Borboikoa izendatu bere ordezko. Eta 69ko ekitaldian diktadorearen aurkako oihuak entzun ziren eta haren argazkia erre zuten Lizarrako Foruen Plazan.
1976ko ekitaldia tragedian bihurtu zen. Iratxe mon, gabardina luzeko eta txapel gorriko gizon batek tiro egin zion Aniano Jimenezi. Handik hiru egunetara hil egin zen. Tontorrean berriz, metrailadore hotsak entzun ziren. Zauritu asko egon ziren eta Ricardo Garcia Lizarrako gaztek bertan galdu zuen bizia. Karlisten arteko eta anaien arteko liskarra izan zela kontatu zuen bertsio ofizialak, baina estatuak zuzendutako operazioa izan zenaren zantzu garbiak daude. Irudi batek, mila hitzek baino gehiago balio dutela esaten ohi da. Eta egun beltz hartan Josu Chuecak ateratakoak, gerora Montejurran gertatutakoa argitzen lagundu zuten. Irrintzi Plazara hurbildu da Chueca.