LAPIKO ARTEAN

Ilarra, udaberriko izarra

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 7a

Lapiko artean ibili gara Julen Urtasun sukaldariarekin. Gaurko atalean ilarrak izan ditugu hizpide eta Zangozako Sustrai Barazkiak ezagutu dugu

Ilarren sasoia da udaberria. Barazki fina eta delikatua da, baita kozinatzerakoan ere. Egosi behar baditugu erne ibili behar gara, denbora neurtuz tamainaren arabera eta ur gazitan. Ilarraren loreak platerak apaintzeko erabili daitezke, freskotasuna eta kolorea emateko. Lekak, kanpoko azala eta guzti, zukuak edota saltsak egiteko. Eta ilarra aleak plater askotan erabili ditzakegu: entsaladetan, plater nagusi bezala, haragi edo arrainak laguntzeko. Zangozako Sustrai Barazkiak enpresako lagunek ere ilarrak ekoizten dituzte, baita orburuak, porruak, tomatea, kuiatxoa edota hain ohikoak diren potxak.

Barazki goxo honen inguruko ezaugarriak, errezetak eta gomendioak Julen Urtasun sukaldariarekin partekatu ditugu Irrintzi Plaza saioko Lapiko Artean atalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!