Metropoli Forala

Eusfera: unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 7a

Taupa mugimenduak ‘Eusfera’ ekimena antolatu du maiatzaren 7tik 17ra Euskal Herri osoan. Horren kontura Laba elkartean egin dugu gaurko Metropoli Forala. Ardatz nagusiak hiru dira: haurrak, euskara eta aisialdia. Umeek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko giro batean haztea ezinbestekoa da. Hala esan digute gonbidatu ditugun lagun eta eragileek. Familientzako ekimen berria da: baliabideak eta euskarazko espazio berriak eskaintzea du xede Eusfera ekimenak.

Haurren euskarazko aisialdiaren inguruan gogoeta egiteko hainbat lagun bildu ditugu irratsaioan: Taupa elkarteko kide Uxue Izko; Irauli elkarteko arduradun Ion Bujanda; Dindaia sareko zuzendari Esther Lakasta; Maite Uriarte eta Maialen Galartza euskara teknikariak; Amaiur ikastolako guraso Miren Munarriz; Eusfera ekimeneko koordinatzaile Xabi Urtasun eta Laba elkarteko ordezkari Beñat Lopez. Oskar Zapata euskalgintzako partaide historikoa ere gurean izan da.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!