Hilabetero moduan Aranzadi Zientzia Elkartearekin dugu hitzordua Irrintzi Plazako Zientzia uhinak atalean. Hainbat adar ditu elkarteak eta aurreko ataletan entzun ahal izan dugunez, natur zientziak, botanika, mikologia, ornitologia edota astronomia proiektu interesgarriak dituzte abian. Baina zerbaitetan bereziki nabarmendu bada Aranzadi, giza eta gizarte zientzien alorrean izan da. Antropologia atalean, memoria historikoa dute ardatz nagusietako bat. Eta horretaz hitz egiteko Irrintzi Plazara hurbildu da Maria Laespada historialaria.