ZINEMA

'Amrum', txuri eta beltzei ihes egiten dion filma

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 5a

Gontzal Agote Amrum filmaz mintzatu da Gontzal Records Irrati Plazako zinema atalean

Amrum uhartea, 1945eko udaberria. Bigarren Mundu Gerraren azken egunetan, Nanningek, 12 urteko mutikoak, beldurrik gabe egiten dio aurre itsaso beldurgarriari, itsas txakurrak ehizatzeko. Gauez ateratzen da arrantzara, eta nekaezin zaintzen ditu hurbil duen etxalde bateko soroak, amari familia elikatzen laguntzeko.

Aitaren faltan, Nanningek Hermannekin adiskidetasun estua dauka, premia-uneetan lagun izaten duena. Hala ere, hainbeste itxarondako bakea iritsi ahala, ustekabeko erronkak sortzen dira, eta Nanningek bere norabidea marraztu beharko du gerraosteko bizitzaren ur nahasietan zehar.

Hark Bohm zuzendari, gidoilari eta aktorearen haurtzaroan oinarritua.

Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Amrum filmaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!