Aspaldiko beharrei erantzuna emanen dion tapaki erraldoia jarri diote autobus geltokiaren sabaiari. Ia eraiki berritan hasi zitzaizkion itoginak geltokiari. Adabaki bidez saiatu dira erantzun ematen, baina ezinezkoa izan da. Orain, bi futbol zelai adina tamainako asfaltozko-geruza izanen da ur tanta etengabeetatik libratuko dutena autobus geltokia. Bost hilabeteko lanak egiten ari dira 12 urtez arazo izan diren itoginei behin betiko irtenbidea emateko eta dagoeneko ezarri dute 15. 500 metro koadroko tapaki berezi hori. Diseinuan omen zegoen arazoa. Horrek egiten zuen ura filtratzea. Drainatze sistema izanen du orain, malkartsua, ahalbidetzeko uraren bide egokia.Orain galdera nagusia da, lanak amaituak egonen ote diren sanferminetarako.