Aralar Irratia, ez dadila uhina eten

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 30a

35 urtez Aralar Irratiko mikroen aurrean egon eta gero, Martin Juanenak erretiroa hartuko du. Lekukoa Jon Urtasuni eman dio. Maiatzaren 16an urteurrena ospatu eta Juanena agurtuko dute Lekunberrin

1991. urteko irailaren 23an jarri zen lehen aldiz Martin Juanena mikroen aurrean. Maiatzean sortu berri zen Aralar Irratiak esataria behar zuen eta abeltzain lanak utzi eta uhinetara salto emateko ez zituen zalantzarik izan. Maiatzaren 15ean zuzenduko da entzuleei azkeneko aldiz, erretiroa hartzeko unea iritsi zaiolako. Urte hauetan guztietan Lekunberri eta eskualdeko bizilagunei konpainia egin eta gero, agur esateko momentua iritsi da. Maiatzaren 16an Lekunberriko Gabari gune irekian “Bertako irratiaren garrantzia” hitzaldia antolatu du Aralar Irratiak. Nafarroako beste toki irratietako kideen parte hartzea izango du. Eta ondoren bazkaria antolatu dute Kattagorri elkartean Juanena agurtzeko. Haren ordez, Jon Urtasun egongo da. Urrian iritsi zen irratira eta maiatzaren 18tik aurrera bera izango da Aralar Irratiko ahotsa. Ez dadila uhina eten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!