Kati Leatxe: “Hamarkadatan isilarazi zituzten emakumeen bizipenak gazteei hurbildu nahi dizkiegu”

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 30a

Karekin Kultura mikro-kooperatibak ‘Amatxi maitia’ liburua kaleratu berri du. Iradik, 15 urteko nerabeak, bere amonarekin igarotzen duen uda ez du inoiz ahaztuko

Iradik 15 urte ditu bere gurasoak bereizten direnean. Nahasita eta haserre, DBH 4. mailako azkeneko azterketara ez aurkeztea erabakitzen du. Bere gurasoek uda amatxiren etxean, herrian, igarotzera behartzen dute. Baina ustezko zigor hori aukera paregabe batean bihurtuko da. Nafarroako Pirinioaurreako herri honetan bizi diren emakumeen istorioak ezagutzeko aukera izango duelako. Horietako batzuk, gainera, inoiz kontatu ez direnak eta inoiz argia ikusi ez dutenak. Iradi, harriduraz ohartuko da bere amona eta haren lagunen bizipenak bere kuadrillan gertatzen direnekin lotura ere badutela. Frankismo betean jaiotako eta Alfa jenerazioko emakumeen bizipenak estuki lotuak daudela.

Hau da Karekin Kultura mikro-kooperatibak proposatzen digun proiektu berriaren abiapuntua. Amatxi maitia liburuaz ari gara. Kati Leatxek idatzia eta bere alaba Estitxu Larreak diseinatutakoa. Xehetasun guztiak kontatzeko Irrintzi Plazara gonbidatu dugu Kati Leatxe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!