Goi-mailako hainbat judoka ditugu Nafarroan, eta horien artean daude Beorlegi ahizpak. Paula da bietan zaharrena, eta 22 urte besterik ez duen arren, dagoeneko ibilbide polita osatu du nazioartean. Urrutira joan gabe, brontzeko domina lortu zuen martxoan Rigako Europako Kopan. Martak, berriz, 19 urte ditu, eta 2023an kadete mailako Europako txapeldun izan zen. Biak zeresana ari dira ematen Nafarroako mugetatik kanpo, eta hobetzen jarraitzea dute helburu. Jarraian, Kirolerrian eskaini duten elkarrizketa entzun dezakezue.