Legez kanpokoa da adingabeei tabakoa saltzea. Bi adingaberi saldu zien, baina, Erriberri aldeko saltoki batek tabako-kutxatila bana eta Osasun Departamentua prozesua segitzen ari da isuna jartzeko. 6.800 euro artekoa izan daiteke eta saltokiak egin beharko dio aurre. Guardia Zibila izan zen gertaeren lekuko: 16 urteko bi adingaberi tabakoa saldu zien saltokiak. Gazte horiei galdetu zien lehenbizi eta saltzaileari gero. Biek baieztatu zuten salerosketa hori egin izana. Saltzaileak ez zien eskatu haien adina ziurtatzeko dokumenturik eta bi gazteak arazorik gabe jabetu ziren tabako kutxatilez. Arau-hauste larria da eta Guardia Zibilak salmentaren unean bertan jarri zion isuna saltzaileari.