Torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 29a

Javier Lopez de Uralde, Santiago Hermida Diaz, Karmelo Irujo Sanz, Julian Nazar Nuin, Alberto Pio Oyaga, C Barbarin eta Jorge Chocarro Zoko. Zazpi pertsona horiei torturak pairatu izana aitortu die Nafarroako Gobernuak. Horiekin guztira Gobernuak 129 pertsonari aitortu die ofizialki indarkeria politikoaren biktima izatea.  Errekonozimendu eta Erreparazio batzordearen bidez eta Foru Legearen babesarekin ari da bidea egiten. 

Egiari Zor Fundazioak eta Torturatuen Sareak ohar baten bidez jakinarazi dute ofizialki aitortu dituztela Javier Lopez de Uralde, Santiago Hermida Diaz, Karmelo Irujo Sanz, Julian Nazar Nuin, Alberto Pio Oyaga, C Barbarin eta Jorge Chocarro Zoko. 70 hamarkadan, 80an eta 90ean torturatu zituzten gehienak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak eta azkenak 2002an ere jasan zituen torturak. Guztira Nafarroako Gobernuak 129 pertsonari aitortu die ofizialki indarkeria politikoaren biktima  izatea Errekonozimendu eta Erreparazio batzordearen bidez eta Foru Legearen babesarekin.

Azken aitortza ofizialak:

Javier López de Uralde Sáez de Buruaga, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1974an

Santiago Hermida Diaz, Guardia Zibilak torturatua 1982an.

Karmelo Irujo Sanz, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1985an

Julian Nazar Nuin, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1985an

Alberto Pio Oyaga, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1995, 1996 eta 1997an

C.Barbarin, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1996an

Jorge Chocarro Zoco, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1996an eta Guardia Zibilak 2002an

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!