Borroka bera, molde berriak

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 28a

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko Nafarroako arduraduna Oskar Zapatak lekukoa eman dio Uxue Izkori

Euskarak biziraun baldin badu, hori herrigintzatik sortu diren proiektuei esker izan da nagusiki. Mugimendu hori guztiari duela hamarkada batzuk Euskaltzaleen Topagunea izeneko ekimenean bildu zen, gaur egun Taupa bezala ezagutzen duguna. 28 urtez 74 elkarte, 78 komunikabide, 18 aisialdi elkarte eta 20 mila euskaltzalek baino gehiagok jardun eta osatu dute Taupa. Nafarroan, Oskar Zapatak jarri izan dio ahotsa eta aurpegia, baina dagoeneko iritsi zaio lekukoa pasatzeko unea. Haren ordezkoa duela hilabete batzuk ezagutu genuen dagoeneko: Uxue Izko. Biak ala biak gurean bildu ditugu Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan, elkarteak egindako ibilbideaz mintzatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!