Oscar Restrepok poesiarekiko duen obsesioak ez dio inolako loriarik ekarri. Zahartua eta alderraia, itzaletako poetaren topikoan amildu da. Yurlady, jatorri apaleko nerabea ezagutzeak, eta bere talentua lantzen laguntzeak argi pixka bat ekartzen die bere egunei, baina gaztea poesiaren mundura arrastatzea agian ez da erabakirik onena.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Un poeta filmaren inguruan.