Ikastetxe publikoetan erizain bat egon dadin nahi dute ANPEk eta SATSEk

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 24a

Josune Salinas SATSE eta Eduardo Piquer ANPE.

ANPE hezkuntza sindikatua eta SATSE osasun arlokoa bat eginda agertu dira gaur. Ikastetxe publikoetan erizainaren figura ezartzeko eskaera egiten ari dira. Egun, Nafarroan ez da batere ohikoa halakorik aurkitzea ikastetxeetan, baina inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute osasun arloko pertsona bat izatea: noiz eta, gero eta ohikoagoa denean haurrek mota bateko edo besteko gaixotasunak dituztenean. Larrialdietan arta emateaz gainera, prebentzioan ere jardungo lirateke hezkuntza komunitatearekin.

Ikastetxeetan gainezka eginda dabiltza irakasleak eguneroko errealitate anitzari aurre eginez. Gehigarri bat da osasun arazoak dituzten haurrei behar bezalako arreta eskaintzea. Hori, osasun arloko erizainak eraman dezake. Izan ere, egindako ikerlan baten emaitzek diote Lehen Hezkuntzako ikasleen %17k behar izan dutela arreta sikologikoa eta Bigarren Hezkuntzan %30ak. Asmak haurren %12ri eragiten die eta 15 urtetik beherako 175 adingabe dira diabetesarekin. Gazte horien gurasoek ere erreferentziazko pertsona lukete euren nolakotasuna zainduko lukeena. 

Kanpaina jarri dute abian bi sindikatuek ‘Aulas Sanas’ izenarekin. Batetik, eskutitza helarazi diete bi departamentuei, hezkuntzakoari eta osasunekoari aintzat hartu dezaten haien proposamena. Bestetik, bideo bat sareratuko dute ikasgeletako errealitate hori azalduz, ikastaroak eginen dituzte ikastetxeetan ikasle eta gurasoekin eta maiatzaren 30ean elkarretaratze bat ere bai ikusgai jarri nahian euren eskaera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!