ESTAFETAKO BOTIKA

Udaberria, alergien garaia

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 23a

Udaberrian tenperaturak gora egiten dute, landareak loratu egiten dira eta polenak edo lore-hautsak han-hemen hedatuko dira haizearen ekintzaren ondorioz. Aurreko hilabeteetan euri-kopurua eskasa izan bada, aurten gertatu den bezala, polinizazio-indizeak asko gehitzen dira.

Udaberriko alergiak alergeno desberdinek sor ditzakete. Landareen polena edo lore-hautsa da alergenorik usuena eta jende gehienari eragiten diena. Horren atzetik datoz intsektuen ziztada —erle eta liztorrenak batez ere—, landare edo lore jakinekin edukitako kontaktuaren ondorena eta eguzkiarekiko alergia.

Irrintzi Plazako Estafetako Botikan udaberriko alergiez hitz egin dugu Pello Iturriarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!