Donibane Kirol Elkarteak mugarria ezarri du berriki, Nafarroako lehen taldea izan baita Espainiako Txapelketa lehiatzen. Gainera, urrezko debuta izan du, Alexander Hasenburgi esker. Txapelketa, berez, martxoan zen lehiatzekoa, Tenerifen, baina atzeratu egin behar izan zuten Therese ekaitzaren eraginez.
Hori horrela, oraingoan bi igerilari eraman ditu bakarrik Donibanek, eta Solak ordezko bezala egin du bidaia. Bainujantzia azkenean ez du maletatik atera, baina bere taldekideen arrakastaren lekuko zuzena izan da. Pozarren agertu da Kirolerrian.