KIROLERRIA

Bilbotik Europara?

Eñaut Agirrebengoa 2026ko apirilaren 20a

Asteburu lasaia izan du Osasunak, Kopako finalak liga geldiarazi baitu. Nafarrek derbi garrantzitsua jokatuko dute bihar San Mamesen, Athleticen aurka

Sailkapenaren erdialdean daude Osasuna zein Athletic, eta jaitsiera postuak behin betiko urrunduko lituzkete gaur irabazi ezkero. Horixe da bi taldeen lehen helburua, baina Europatik gertu ere badaude, eta garaipena bultzada handia litzateke gorritxo nahiz zuri-gorrientzat. Plaza zaila da San Mames; Osasunak, ordea, behin galdu du bakarrik bertan jokatu duen azken bederatzi aldietan.

Catenak ezingo du jokatu, zigorra bete beharko baitu txartel pilaketaren ondorioz. Hori horrela, Boyomo eta Herrando ariko dira defentsaren erdigunean. Ikusteko dago, bestalde, Iker Muñozek titular postuari eutsiko dion. Sendo aritzeko partida izango da, eta erasoan, Victorren abiadura eta Budimirren zehaztasuna funtsezkoak izango dira Osasunarentzat.

Derbiaren atarikoa egin dugu Kirolerriko Osasun-etxean, eta emakumeek larunbatean jokatuko duten partidaz ere mintzatu gara. Bi norgehiagoka geratzen zaizkie bakarrik liga amaitzeko, eta asteburu honetan bisita egingo diote AEM Lleidari. Azken asteetako emaitza txarrak atzean utzi, eta playoff postuak ziurtatzen saiatuko dira gorritxoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!