Apirilaren 17an palestinar presoen eguna da. Palestina aske aldarrikatzeko Yala Nafarroak performance bat eginen du Iruñeko Gazteluko plazan 19:00etan. Bideo grabaketa ere eginen dute eta parte hartu nahi duenak zuriz jantzita joateko proposamena egin dute. 17:30etan elkartuko dira Gazteluko plazako autoak aparkatzeko parkinaren atarian eta aldarrikapena egiteko ekitaldia prestatuko dute.