Josu Reparaz (Nafarroako Ikastolak): "Neurri gogor eta larrienak, irizpideak bat-batean aldatuta, unerik delikatuenean hartu ditu Hezkuntza Departamentuak"

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 17a

Haserrea piztu du Ikastolen artean, hainbat ikastetxeetan itundutako lerroak ixteko Gobernuak hartutako erabakiak. “Proposamen larri eta latza da” salatu du Euskalerria Irratian ikastolen elkarteko zuzendari Josu Reparazek, “Zenbait ikastetxeren etorkizuna ere kolokan jar dezakeena”.

Aurre matrikulazio eskari datuak kontutan hartuta Nafarroako Gobernuak datorren ikasturterako eskaintza aurkeztu du aste honetan, iragarrita 33 hezkuntza lerro galduko direla. Horietatik 14 itunpeko ikastetxeek galduko dituzte, tartean Lodosa, Lizarra, Tafalla, Lesaka, Bera eta Zizur Txikiko ikastolak leudeke. “Irizpidea aldatu du hezkuntza departamentuak eta honek Nafarroa osoa kaltetzen du eta euskara bera ere erasotu” azaldu du Josu Reparazek, “Zenbait eremutan euskarak presentzia galduko du”. Gogortu du, aurtengo aurre matrikulazioa jaiotze tasa jaitsiera urte bati zegokiola, baina datozen urteotako datuek, berpizkundea etor daitekeela erakusten dute. Nafarroako Ikastolen Elkarteak agerraldi jendetsura deitu ditu ikastoletako kideak datorren apirilaren 22an, murrizketa honi aurre egiteko. Bide judiziala ere ez dute baztertzen lerro itxiera ekiditeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!