KIROLERRIA

Igor Arrieta: "Gauzak ez datoz egun batetik bestera, eta ni gutxinaka noa"

Eñaut Agirrebengoa 2026ko apirilaren 16a

Euskal Herriko Itzulian harrigarri aritu zen Igor Arrieta: zortzigarren izan zen sailkapen nagusian, eta hatz puntekin ukitu zuen garaipena hirugarren etapan. Orain Italiako Giroa du begiz jota, Kirolerrian azaldu duenez

Joan zen astean, sei egunez, goi-mailako tropela Euskal Herriko errepideetan barrena ibili zen. Itzulia ikuskizun iturri izan zen berriz ere, eta azpimarratzekoa izan zen, Paul Seixasek emandako erakustaldiaz harago, euskal txirrindularien jarduna. Ion Izagirre podiumaren atarian geratu zen, Alex Aranburuk etapa bat zakuratu zuen, eta Igor Arrieta ihesean nahiz sailkapen nagusian nabarmendu zen.

Arrieta garapen betean dago. 23 urte ditu, eta hirugarren denboraldia du World Tourrean; txirrindularitzako maila nagusian, alegia. Itzulian eskaini zuen maila mugarri izan daiteke bere ibilbidean. Hala azaldu du Uharte Arakilgo txirrindulariak Kirolerria saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!