I.Anai: “Influencer asko, baina gazteoi erreferenteak falta zaizkigu”

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 13a

Abeslari burlatarrak ‘Kanpai’ bere bakarkako lehenengo lan luzea kaleratu berri du

I.Anai izen artistikoarekin, Andoni Zazpe burlatarrak bere lehenengo lan luzea kaleratu berri du. Kanpai diskoak 13 abesti ditu: “Orain arte egin dudan lan artistikorik handiena da. Burlatarra izanda, kanpai jotzaileak edo ezkila jotzaileak betidanik ezagutu ditut eta keinua egin nahi nien. Kantu guztien ekoizpenaren prozesuetan parte hartu dut eta kantuak nire barrenetik atera dira”. Lan oso pertsonala dela aitortzen duen arren, lagunez inguratu da eta kolaborazio asko ere jasotzen ditu diskoak: Etxebe, Markel, Txakurdrilo edota DRRN. “Nire inguruan dudan jendea eta nire ibilbidean zehar ezagutu ditudan artistekin lan egiteko gogo biziz nengoen”.

Aroztegiaren, Erorien Monumentuaren edota autogestioaren beharraren inguruan kantatzen du diskoan. “Disko hau egitearen motibazioa modu naturalean iritsi zen, ez zen izan aldez aurretik bilatu nuen zerbait. Eta inguruan izan ditudan lagunak eta kolaboratzaileak izan dira nire motibaziorik handiena”.

Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan I.Anai izan dugu Kanpai diskoa aurkezten eta zuzenean ere kantatu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!