Ekitaldi ofiziala egin zuten atzo Gurs-eko kontzentrazio esparruan. 2017an Nafarroako Gobernuak oroimenerako plaka bat ezarri zuen eta 2024an Memoria duten Eskolak proiektuaren barruan mapa batean ezarri zituzten ikasleekin batera kontzentrazio esparru horretan izan ziren nafarren izenak. Pertsona horiek bizikidetzarekin, bakearekin, justiziarekin eta demokraziarekin izan zuten konpromisoa nabarmen du Ollo Memoria eta Bizikidetza kontseilariak.
Oloron-Saint Marie herriaren alboan ezarri zuten Gurseko kontzentrazio eremua. Bertako alkatearekin batera izan da Ollo kontseilaria eta haiekin Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariak ere bai.
Gurs erresistentziaren, faxismoaren aurkako borrokaren eta gerren sinbolo bihurtu da azken hamarkadetan, hala nabarmendu du Ollo kontseilariak. Borroka hori, uste du inoiz baino beharrezkoagoa dela orain ere; izan ere, ahaztuak ziruditen errefuxiatuen edo presoen irudiak bueltan zaizkigu egunerokoan.