37 urteko emakumearen heriotzarekin zerikusia izan dezakeen gizon bat atxilotu dute

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 13a

Iruñeko Sanduzelai auzoaren irudia.

Indarkeria matxistagatik ezarria zuen urruntze agindua urratzeagatik atxilotu dute gizon bat Iruñean. Igande goizaldean 37 urteko emakume bat hil zen, antza, hirugarren solairuko etxebizitza bateko leihotik erorita. Iruñeko Sanduzelai auzoan izan da gertaera. Gertatutakoa ikertzen ari da polizia. 

Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du indarkeria matxistagatik ezarria zuen urruntze agindua urratzeagatik. 37 urteko emakume baten heriotzarekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira. Emakumea hirugaren solairuko etxebizitza batetik erorita hil zen igande goizaldean, 04:30ak aldera Iruñeko Sanduzelai auzoan. Bizilagun batek hots egin zuen larrialdi zerbitzuetara. Ikertzen ari dira emakumearen heriotzak eta gizonezkoaren zigor hausteak elkarren artean zerikusirik ba ote duten. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!