Julio Villanueva: “Itoizko urtegia egin zuten baina beste hainbat ez egiteko balio izan zuen gure borrokak”

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 9a

Duela hogeita hamar urte Itoizko Solidarioek urtegia egiteko lanak geldiarazi zituzten. Zortzi lagun ziren. Jakina den bezala, kableak moztu zituzten eguna argitzen ari zelarik. 1996. urtea zen. Apirilak 6 zituen. Eraso horren ondorioz ia urtebetez egon ziren obrak etenda. Kable horiek Itoizko urtegiaren presa egiteko hormigoia garraiatzen zuten. Ezinbestekoak ziren urtegia eraikitzeko. Solidarioek helburu garbia zeukaten: ekintza zuzenaren bitartez lanak geratzea inongo giza kalterik eragin gabe. Julio Villanueva aktibistak eman dizkigu xehetasunak Euskalerria irratian.

Kableak mozteagatik ia bost urteko zigorra ezarri zien epaileak. Dena den, Itoizko Solidarioek Europarako bidea hartu zuten urtegiaren aferaren berri emateko eta beste ekintza zuzen hainbat antolatu zituzten. Julio Villanuevak azaldu digunez "onartu beharra daukagu gure helburua ez genuela lortu baina Espainiako Plan Hidrologikoan jasotzen ziren ehun urtegi proiektu inguru bertan behera geratu zinen".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!